Guten morgen,

1
2

Nire izena Ibon Markaida da; kostan jaio eta hazitako diseinatzaile grafiko eta ilustratzailea naiz. Landareak, oinutsik ibiltzea eta inprimatutako papera gustatzen zaizkit. Ahultasun arriskutsu bat sentitzen dut pin, tipografia berezi, postal edo paper-denda zein eskulan-dendengatik eta gauerdian okurritzen zaizkidan ideietarako blok txiki bat gordetzen dut mesanotxean. Musika edo irratia entzuteak nire neuronak martxan jartzen ditu.

Leku txiki, ertain eta handiagoetan lanean ibilita nago diseinatzaile grafiko bezala: St. Margaret´s House, Guggenheim Bilbao Museoa edo Ikean, adibidez. Lan egindako lekuetan doinu eta hitz bereziak ikasteko, proiektu berrietan sartzeko eta jende oso baliotsua ezagutzeko aukera izan dut. Guzti honek, alor desberdinetako lanetan sartuta ibiltzearekin batera (terraza baten Hong Kongeko familia batek bost euroko propina eman zidan), ezagutza zabalagoa lortzeko aukera eman dit nire ibilbide profesionala aberastuz. Zeuzer gehiago jakin nahi? Ba, cv edo portfolio osatuago bat lortzeko nirekin harremanetan jar zaitezke.

Itsasoaren hurbiltasunak asko lasaitzen nau, buruhauste askotarako erantzuna bere soinua izanik. Interesgarriak iruditzen zaizkidan packaging edo objektu bereziak batu eta gordetzen ditut eta produktu asko bere bilgarri edo edukiontziagatik bakarrik erosten ditut –janaria normalean, gero marmarka jan behar izaten dut–. Askotan, orduek hegan egin ahal didate nire gauzetan salseatzen nagoela. Papera gustatzen zaidala esan dut? Bai, izan ere, “La mejor de las pantallas no será más que una aproximación electrónica de la página impresa” (Kane, 2019, 105 or.1).

+ LinkedIn

Nire logelan apalategi bat montatu nuen urte hasieran. Aspaldidanik egin nahi nuen zeuzer da.

Izaban udako ekaitz arratsalde baten harrapatu nituen hodei eder hauek.

Kane, J. (2019). Manual de tipografía. Barcelona: Editorial Gustavo Gili.

Hizkuntzak eta sortzen dituzten errima eta doinuak gustatzen zaizkit. Lankide batek horrela agurtu ninduen udako goiz baten.
Kanta xelebre bati erreferentzia egiten.

liebe sorgen.

Eguraldi txarrarekin produktiboagoa den diseinatzaile grafikoa naiz. Ilustrazioa eta Animazioa maite ditut. Badaezpadakoen errege2 eta detaile txikietan aditu ere banaiz.

2 Iturbe, A. (2012, Iraila). Badaezpada. Berria.

© 2024 Ibon Markaida Llorente