moi,

Komunikazioa, egiten dakidana erakutsi eta irakastea gustatzen zait. Sukaldatzea, dantzatzea eta korrika egitea ere.

Postontzia zabaldu eta gutunak edo paketeak topatzea intrigaz beteriko momentu bat da, baina ez da nirekin kontaktuan jartzeko modu bakarra. Posta elektroniko bidez edo sare sozialetan bilatu nazakezu igotzen ditudan lanen artean kuxkuxeatzeko (nik ziurrenik zureekin egingo dudan bezala). Beti errespetuz jokatuz, keep in mind!

Ah! Klase partikularrak eta hitzaldiak ere ematen ditut.

4

Botila politen baten bada, itsaso bidez ere bidali ahal didazu mezuren bat.

Hondartzan denbora pasatzea gustatzen zait.

4 Marea behera zegoen egun baten argazki hau atara nion nire itzalari, Izaro ta La Gaviota begira neuzkala.

Eguraldi txarrarekin produktiboagoa den diseinatzaile grafikoa naiz. Ilustrazioa eta Animazioa maite ditut. Badaezpadakoen errege1 eta detaile txikietan aditu ere banaiz.

2 Iturbe, A. (2012, Iraila). Badaezpada. Berria.

© 2024 Ibon Markaida Llorente

Web hau Unai, Claudia, Adam eta bertan lagundu dutenei esker egina izan da.