Claudiaren txartelak

2019

Diseinu grafikoko estudio baten lanean nengoela, packaging baten plano batekin lanean hasi nintzen. Esaldi batzuk ulertzen ez nuen hizkuntza batetan zeuzkan idatzita eta, haietako batek grazia egin zidan: “strona druku”-k konkretuki. Interneten salseatzen ibili eta gero, poloniera zela jakin nuen eta bere esanahia “imprimir página” zela ondorioztatu nuen. Lagun poloniar batek bere itzulpen zehatza “página de impresión” dela zuzendu zidan gero eta, bere sonoritateak harrapatuta hitz hauek buruan bueltaka izan ditut denbora askoan.